Eskualdeko bost txerri-haztegi izendatu dituzte Porc d’Or sarietarako

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 15a, 15:00

Azaroaren 26an banatuko dituzte sariak Lleidan.

Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutuak Porc d’Or sarira izendatu diren txerri-haztegien berri eman du. Estatu osoko zerri ustiategien bikaintasuna saritzen dute sari horiek, eta  Nafarroako hamar etxalde izendatu dituzte, horietariko bortz eskualdekoak: Etxalarko Mikel Irigoien Irazoki, Gartzaingo Maria Pilar Aleman Goñi, Berroetako  Maritorena-Etxenike, Lekarozko Maria Josefa Telletxea Gortari eta Arizkungo Irigoien-Rekarte.

Sari banaketa Lleidan egingo dute datorren azaroaren 26an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun