Kadete mailako futbol derbiak jokatuko dituzte Gure Txokoak eta Beti Gaztek eta Doneztebek eta Aurrerak

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 15a, 08:00

Baztan, Beti Gazte, Doneztebe eta Gure Txokoako futbolari ttikienak ere konpetitzen hasiko dira asteburu honetan. Argazkia: Doneztebe FT

Alebin eta benjamin mailako neska-mutikoak ere asteburu honetan hasiko dira lehian futbol-8an eta eskubaloian.

Eskualdeko kirol talde gehienak lehian sartuak daude. Asteburu honetan, futbol-8an eta eskubaloian ari diren talde ttikienak ere hasiko dira konpetizioa. Talde nagusiei dagokienez, futbolean, Baztan, Gure Txokoa, Aurrera eta Doneztebe B gizasemeen taldeek etxean jokatuko dute, baita Beti Gazteko emakumeek ere. Gainera, futbol derbiak izanen dituzte Gure Txokoa eta Beti Gazteko kadeteek Gipuzkoako ligan eta Doneztebe eta Aurrerakoek Nafarroakoan. Eskubaloian, Errekako talde nagusiak etxean jokatuko du larunbat arratsaldean.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Amurrio – Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Amurrioko Basarte zelaian.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan – CD Iruña, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • CA Artajones - Doneztebe FT, igandean 17:00etan Artaxonako La Alamedan.

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa – Hondarribia, larunbatean 17:00etan.

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Aurrera – Gazte Berriak Ansoain, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.
  • Doneztebe B – CD Asdefor, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • CD Amaya B - Baztan B, larunbatean 16:30ean Iruñeko Amayan.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Orereta Kafea - Beti Gazte, igandean 11:30ean Errenteriako Fanderian.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte – Zumaiako, larunbatean 15:45ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte – Touring, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Hondarribia - Gure Txokoa, larunbatean 18:00etan Hondarribiako Ondartzan.

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Lagun Artea - CD Baztan, larunbatean 16:00etan Lakuntzako Zelai Berrin.
  • Rotxapea CD - Doneztebe FT, larunbatean 17:30ean Iruñeko El Irati zelaian.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Asdefor B - CD Baztan, igandean 18:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa – Beti Gazte derbia igandean 17:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Amigó C - CD Baztan, larunbatean 16:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.
  • Doneztebe - Aurrera derbia, larunbatean 15:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako neska kadete-infantil

  • Beti Gazte – Valle de Egues, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CAD Irabia – Doneztebe, larunbatean 10:00etan iruñeko Irabia ikastetxean.
  • CD Baztan – Berriozar CF B, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan – Berriozar CF B, igandean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Mutiko infantilak, Gipuzkoako ligan

  • San Marcial – Gure Txokoa, larunbatean 13:30ean.
  • Landetxa - Beti Gazte, larunbatean 09:30ean Irungo Ugalde zelaian.

Infantil neskak

  • Gure Txokoa – Añorga, igandean 12:30ean Berako Matzadan.

Alebinak F8

  • CD Salesianos A – Doneztebe A, larunbatean 10:45ean Iruñean.
  • Gure Txokoa A atsedena
  • Baztan A – CD Asdefor B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Inter de Pamplona A – Beti Gazte A, larunbatean 12:30ean Iruñeko Larrabiden.
  • Doneztebe B – UCD Burlades B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Beti Gazte B – Bidezarra C, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • CD San Cernin C – Gure Txokoa B, larunbatean 15:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
  • Beti Gazte C – Atarrabia C, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • CD Valle de Egues D – Baztan B, larunbatean 11:30ean Sarrigurenen.

Benjaminak F8

  • Beti Gazte A – Oberena B, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • SD Lagunak A – Gure Txokoa A, larunbatean 11:00etan Barañaingo Lagunak-en.
  • Beti Gazte B – CD Gares B
  • CD Lezkairu C – Gure Txokoa B, igandean 12:00etan Soto Lezkairun.

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • CD Erreka – CB Tafalla, larunbatean 18:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Mutil jubenilak ligan

  • Cantolagua – Erreka, larunbatean 18:30ean Zangozako Cantolagua pilotalekuan.

Neska jubenilak ligan

  • BM Loyola - Baztango Kirol Taldea BKT, ortzegun arratsaldean jokatua.

Neska kadeteak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT A – Malkaitz B, larunbatean 11:30ean Elizondoko kiroldegian
  • Lagunak - Baztango Kirol Taldea BKT B, larunbatean 12:00etan Barañaingo Lagunak-en.
  • Uharte B – Erreka, larunbatean 10:15ean Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

Neska infantilak ligan

  • Erreka – BM Loyola C, larunbatean 09:30ean Doneztebeko kiroldegian.
  • Agoizko KE – Baztango Kirol Taldeak BKT A, larunbatean 11:30ean Agoizko kiroldegian.

Neska alebinak ligan

  • Helvetia Anaitasuna B – Baztango Kirol Taldeak BKT A, larunbatean 12:00etan Iruñeko Anaitasunan.
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B – Helvetia Anaitasuna A, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • Erreka – BM Loyola B, larunbatean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun