2021ean jarduera artistiko eta kulturalak sustatzeagatik 71.287 euro hartuko dute eskualdeko udalek

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 14a, 09:00

Antzerki emanaldia Berako kultur etxean.

Artea eta Kultura 2021 eta Udal Platea Local kultur programak gauzatzeko 1.249.702 euro hartuko dituzte Nafarroako 103 udalerrik, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emanak. Gure lurraldeko hainbat udalek hartuko dituzte dirulaguntzak bi programa horien baitan egin dituzten jarduerak ordaintzeko, 71.287,26 euro guztira.

Udal Platea Local

Udal Platea Local deialdiaren laguntza hartuko dute Nafarroako 30 udal erakundek. Ekimen honek babesten ditu Arte Eszenikoak eta Musika esparruetako udal programazioa, publikoekiko bitartekotza jarduerak, arte eszenikoak eta musika esparruetako egoitzak edota alorreko profesionalen eta enpresen kontratazioa. Eskualdean Lesakako udalak 15.836,29 euro jasoko ditu eta Berako udalak 9.880,76 euro.

2021 Artea eta Kultura

2021 Artea eta Kultura deialdiaren laguntza Nafarroako 103 tokiko erakundek hartuko dute, 547.702 euro osotara. Jarduera artistikoak eta kultur arlokoak sustatzera bideratuko jarduerak finantzatu dira horrekin.

Deialdi honen helburua da Nafarroako edozein herritan kultura ohiturak eta praktikak sustatzea, eta Udal Platea Local deialdiak ez bezala, ikuskizunen kontratazio gastuak estaltzen ditu. Eskualdean, Baztango udalak 13.031,82 euro, Goizuetako udalak 2.000 euro, Doneztebeko udalak 2.300 euro, Berako udalak 12.723,30 euro, Lesakako udalak 10.686,08 euro, Donamariako udalak 4.028,35 euro eta Arantzako udalak eta 800,66 euro jasoko dituzte. Denera eskualdean, 45.570,21 euro.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun