Aurrera eta Umore Onako pilotariek hainbat txapel lortu dituzte Mendialdeko buruz buruko III. txapelketan

Igandean jokatu zituzten finalak Aldatzen, Betelun, Goizuetan eta Leitzan.

Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona, Araxes eta Larraun pilota eskolek antolatutako Mendialdeko Buruz Buruko III. Pilota Txapelketako finalak igandean jokatu dituzte Goizuetan, Leitzan, Aldatzen eta Betelun.

Aldatzen emaitzak

  • Kimuen aurreneko mailan, H. Sagastibeltza (Aurrera), 17 - A. Balda (Larraun), 18.
  • Haurren hirugarren mailan, G. Viana (Larraun), 13 - Eg. Oreja (Larraun), 18.
  • Haurren bigarren mailan, A. Olleta (Larraun), 18 - E. Ijurko (Larraun), 13.

Goizuetan emaitzak

  • Seinen mailan, I. Andiarena (Aurrera), 18 - A. Olaizola (Aurrera), 5.
  • Kimuen mailan, A. Sagardui (Umore Ona), 18 - G. Imaz (Aurrera), 2.
  • Kimuen bigarren mailan, A. Salaberria, 18 (Umore Ona) - A. Dorronsoro (Aurrera), 6.

Betelun emaitzak

  • Kimuen  hirugarren mailan, E. Satrustegi (Araxes), 18 - A. Goikoetxea (Larraun), 11.
  • Kadeteen aurreneko mailan, J. Sotil (Larraun), 18 - O. Legarreta (Umore Ona), 2.

Leitzan emaitzak

  • Haurren aurreneko mailan, J. Baleztena (Aurrera), 12 - E. Bidart (Aurrera), 18.
  • Kadeteen bigarren mailan, M. Goikoetxea (Larraun), 3 - X. Telletxea (Aurrera), 18.
  • Gazteen mailan, E. Mateorena (Aurrera), 18 - E. Elizegi (Umore Ona), 17.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun