Doneztebeko enplegu bulegoa: ikusi hemen azken datuak herrika, hilabeteka eta urteka

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 8a, 11:00

Abuztuan baino hamabi langabetu guttiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan irail hondarrean. Zehazki, 653 dira izena emandakoak. Jautsierarik nabarmenena zerbitzuen arloan izan da 498 langabetutik 479ra jautsi baita (-19). Industrian berdin mantendu da langabetu kopurua (109). Eraikuntzan, aldiz, langabetu bat gehiago dago (24), nekazaritzan bortz gehiago (23) eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean bat gehiago (18). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun