Cederna Garalur Elkarteak lehen sektorean lan egiten duten pertsonak ahalduntzeko tailerrak antolatu dituzte urrian eta azaroan. Tailerrak elkartearen Lehen sektorearen balorizazioa proiektuaren barnean sartzen dira, Nafarroako Mendialdeko nekazariek eta abeltzainek herriko ekonomian duten garrantziari balioa emateko eta elikadura aberatsa eta osasungarria sustatzeko.
Lantegiak doakoak izanen dira, sektoreko ekoizpen, eraldaketa eta merkaturatzean lan egiten duten guztientzako, euren produktuari buruzko gogoeta egiteko eta produktuari merkatu-estrategia gisa balioa emateko. Tailerrak presentzialak izanen dira, lau orduko bi saio 09:30etik 13:30era herri bakoitzean:
- Urriaren 18an eta 25ean Elizondon (Arizkunenea)
- Urriaren 19an eta 26an Lesakan (Cederna Garalur, Alkaiaga)
- Urriaren 20an eta 27an Lekunberrin (Larraungo Udaletxea)
- Urriaren 21ean eta 28an Arbizun (Cederna Garalur)
- Arazoaren 2an eta 9an Zangozan (Vallesantoro)
- Arazoaren 4an eta 11n Auritzen (Kultur Etxea)
- Arazoaren 8an eta 15ean Irunberrin (Beneditarrak)
- Arazoaren 22an eta 29an Burgin (Gu Pirinioa)
Saio presentzial hauek online saio pertsonalizatuekin osatuko dituzte, parte-hartzaile bakoitzaren ekintza-plana sustatzeko. Plazak mugatuak izanen dira, izena emateko idatzi info@cederna.es helbidera edo deitu 948 20 66 97 telefonora. Proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren finantzazioa du, Nafarroako Landa Garapeneko Programaren bidez.