Errekako gazte eta senior mailako taldeek Doneztebeko zaleen aitzinean jokatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 8a, 08:00
Hirugarren mailako Beti Gaztek bi jardunaldi jokatuko ditu egunotan: larunbatean Larrabetzun eta asteartean Lesakan.

Futbol talde nagusien artean, erregionaleko Baztanek eta Beti Gaztek bakarrik jokatuko dute etxean asteburuan eta hirugarren mailako Beti Gaztek, larunbatean Larrabetzun eta asteartean Lesakan jokatuko du.

Joan den asteburuan Noainen garaipen garbiarekin denboraldia hasi ondotik, Doneztebeko zaleen aitzinean jokatuko du Erreka eskubaloi talde nagusiak larunbat arratsaldean. Aitzinetik, Errekako jubenilak ikusteko aukera ere izanen da. Futbol talde nagusiei dagokienez, erregionaleko Baztanek eta Beti Gaztek etxean jokatuko dute larunbatean eta gainerako taldeek kanpoan. Hirugarren mailako Beti Gaztek larunbatean Larrabetzun (Bizkaia) eta asteartean Lesakan jokatu beharko du. Aurrerak eta Doneztebek atseden izanen dute.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Uritarra - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Larrabetzun (Bizkaia).
  • Beti Gazte – Pasaia, asteartean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Universidad de Navarra - CD Baztan, larunbatean 16:00etan Nafarroako Unibertsitatean.
  • Doneztebe FT atsedena.

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Universidad de Deusto Campus S - Gure Txokoa, ortziralean 21:30ean Zubietan.

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Aurrera atsedena.
  • Valle Aranguren - Doneztebe B, larunbatean 16:30ean Arangurenen.
  • Baztan B – Rotxapea B, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Beti Gazte – San Marcial, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Tolosa - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Tolosako Usabal zelaian.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Ekintza - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Donostiako Berion.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa – Landetxa, ortziralean 19:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Baztan – Beti Kozkor, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe FT – CD Aoiz, larunbatean 10:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Baztan – UD Mutilvera B, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Hondarribia B - Gure Txokoa, larunbatean 10:00etan Hondarribiako Ondartzan.
  • Beti Gazte – Landetxa, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Baztan – UCD Burlades A, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Kirol Sport A – Doneztebe, larunbatean 117:00etan Orkoienen,.
  • Aurrera – Beti Kozkor B, larunbatean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.

Neska kadete-infantil

  • UCD Burlades - Beti Gazte, igandean 12:00etan Erripagainan.

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Doneztebe – CD Kirol Sport, larunbatean 12:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • CD Amigó - CD Baztan, igandean 12:30ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Ademar - CD Baztan, larunbatean 10:00etan Iruñeko Maristasen.

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • CD Erreka – UDC Txantrea, larunbatean 18:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Mutil jubenilak ligan

  • Erreka – BM Bardenas, larunbatean 16:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Neska jubenilak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun