Nafar Lansareak formakuntza ikastaroak antolatu ditu Donezteben, Lekarozen eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 12a, 11:00

Urrian eta azaroan hasiko dira ikastaroak eta izen-emateak zabalik dira.

Nafar Lansareak hiru ikastaro antolatu ditu langabeei prestakuntza profesionalarekin laguntzeko:

  • Zerbitzu anitzetarako langile ikastaroa: Donezteben, urriaren 18tik 27ra, enplegu-agentzian. 40 orduko ikastaro presentziala izanen da, 08:30etik 14:00etara. Lorezaintza, eraikuntza, mantentze-lanak eta karriken garbiketa landuko dituzte. Informazio gehiagorako edo izena emateko egin klik hemen.
  • Arreta soziosanitarioa mendekotasuna dutenentzako: Elizondon, urriaren 18tik abenduaren 2ra, Lanbide Eskolan. 100 orduko ikastaro presentziala izanen da, astelehen, asteazken eta ortzegunetan 15:30etik 21:00etara. Arreta higienikoa, psikosoziala, elikadura eta gehiago landuko dituzte. Informazio gehiagorako edo izena emateko egin klik hemen.
  • Zerbitzari ikastaroa: Lekarozen, azaroaren 2tik 2022ko otsailaren 4ra, aterpean. 210 orduko ikastaro presentziala izanen da, 09:15etik 14:30era. Barrako eta salako zerbitzua, lehengaien hornikuntza eta aperitiboen eta plater konbinatuen prestaketa landuko dituzte. Informazio gehiagorako edo izena emateko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun