BABESTUTAKO EDUKIA

'Los Muñecos de la Tarta' ezkontza azoka eginen dute Irunen asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021eko urriaren 11

Argazkia: Estudio Gover

Azokaren 5. edizioak 22 erakusketari izanen ditu ezkontza bat prestatzeko beharrezko guztiarekin

Urriaren 16an eta 17an 'Los Muñecos de la Tarta' azokaren 5. edizioa ospatuko dute Irungo Ficoba erakustazokan. 11:00etatik 14:00etara goizez eta 15:00etatik 20:00etara arratsaldez, azoka zabalik egonen da bisitarientzat eta haien ezkontza prestatzen ari diren bikote guztientzat. 22 erakusketari izanen dira; ezkongaientzako soineko eta trajeak, argazkilariak eta bideogileak, DJak, bitxiak, eztei-autoak, jatetxeak, bidaia-agentziak, makillaje eta estetika, izozkigileak… ezkontza bat prestatzeko beharrezko guztia izanen da bertan.

Covid-19aren murrizketak direla eta, edukiera mugatua izanen du azokak eta gomendagarria da ordua hartzea www.losmunecosdelatarta.es webgunearen bitartez. Segurtasun neurri guztiak hartuko dituzte, distantziak mantenduz eta erakusketariak desinfektatuz. Doako aparkalekua izanen da erakustazokan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun