Urriaren 24an Abadiñon (Bizkaia) jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketan kantatuko dute Haira Aizpurua bertsolari saratarrak etabEki Mateorena bertsolari leitzarrak. Finala 11:30ean hasiko da Abadiñoko probalekuan, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Ekaianaren 26an Senpereko Larraldea Etxean egindako Iparraldeko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen Aizpuruak, eta Oneka Arteaga bigarrena sailkatuaren batera sailkatu zen finalera. Mateorenak. aldiz, maiatzaren 29an Lesakan jokatutako Nafarroako Eskolarteko Bertso Txapelketan bigarren postua eskuratu zuen Beñat Astiz barañaindarraren gibeletik, eta biak sailkatu ziren Euskal Herriko finalera.
Mateorenaz eta Aizpuruaz gain ondorengo hamaika bertsolariek kantatuko dute Abadiñon: Arabatik, Maddi Agirre Epelde eta Eukene de los Aires Amundarain; Bizkaitik, June Diaz Franco eta Janire Arrizabalaga Munduate; Gipuzkoatik, Ekain Tolaretxipi Errazti eta Naia Arrizabalaga Arrieta; Lapurditik, Oneka Arteaga Olasagasti; Nafarroatik, Beñat Astiz Isasi; eta Zuberoatik, Aetz Etxart Sarasola.
Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketa. Gazteei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea du helburu, eta baita haurrak eta gazteak entzulearen aulkitik zaletzea ere.