Mintzalagun egitasmoa martxin jarri du Hendaiako Mintzaian elkarteak eta bihar, ikasturteari hasiera berezia emateko, MintzaPoza tonbola eginen dute Ekintza Baleak elkartean 18:30ean hasita. Herriz-herri dabil tonbola eta ikuskizunak, pintxo potea eta sariak izanen ditu.
Hendaiako Mintzaian elkartea 2015ean sortu zen, herri euskaldunagoa izan dadin pausoak eman nahian. Aurten eginen duten mintzalagun programari hasiera emateko tonbola antolatu dute eta bertan izanen dira herriko eragileak, herriko etxeko ordezkariak, egitasmoan izena eman duten herritarrak, Euskaltzaleen Topaguneko kideak eta baita Hondarribiko, Bortzirietako, Malerrekako eta Baztango mintzalagunak.
Hainbat herritan ibili da tonbola irailean eta urrian ere, datarik zehaztu gabe, eskualdera ailegatuko dela aurreikusi dute.