Ekainaren 4an Gasteizen (Araba), irailaren 5ean Azagran (Nafarroa), irailaren 19an Valladoliden (Espainia) eta urriaren 3an Sevillan (Espainia) jokatu dira aurtengo Ipar Martxako Espainiako Kopako probak eta eskualdeko kirolariek emaitza onak lortu dituzte.
Ramontxo Arandiak, erraterako, lau probetatik hiru jokatuta (Gasteizen, Valladoliden eta Sevillan), 259,6 puntu eskuratu ditu eta gizonezkoen sailkapen orokorrean hirugarren gelditu da. Beteranoen A mailan, berriz, bigarren izan da.
Jon Medranok, berriz, lau probetan parte hartu du eta 230,4 puntu eskuratu ditu guztira, gizonezkoen sailkapen orokorrean laugarren postua eskuratuz, eta seniorretan bigarrena.
Ainara Unanua gartzaindarrak, berriz, Azagrako proban parte hartuta 64. gelditu da emakumezkoen sailkapen orokorrean eta zazpigarrena senior mailan.
Alejandro Ordoki lesakarrak, bertzalde, kopako lau probetan parte hartu du eta 68. gelditu da gizonezkoen sailkapen orokorrean eta seigarren beteranoen C mailan.