Asteburu kaxkarra izan da eskualdeko futbol talde nagusi guztientzat

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko urr. 4a, 08:00
Baztan futbol talde nagusiak galdu egin du asteburuan Giltxaurdin.

Erreka eskubaloi taldeak, aldiz, garaipen garbia lortu du Noainen.

Asteburu kaxkarra izan da eskualdeko futbol talde nagusientzat, bakar batek ere ez baitu garaipenik lortu. Beti Gaztek, Baztanek eta Gure Txokoak etxean galdu egin zuten; erregionalean ere, galdu egin zuten Baztan Bk eta Beti Gazte Bk eta etxean berdindu Doneztebe Bk eta Lekunberrin berdindu Aurrerak (beharbada hau izan daiteke emaitza on bakarra). Beti Gazteko emakumeek ere berdindu egin zuten etxean. Eskubaloian, aldiz, urte eta erdi konpetitu gabe pasatu eta gero indartsu bueltatu da Erreka, garaipen garbia lortu baitzuen Noainen.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Beti Gazte 1 (Urki Txoperena) – San Ignacio 2

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan 1 (Eloi Axel Singa Basse) – CD Zarramonza 2
  • CD Lourdes 6 - Doneztebe FT 3 (Javier Ostiz, Xabi Erasun eta Borja Arregi)

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa 1 (Mikel Esnaola) – Roteta 6

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Beti Kozkor B 1 – Aurrera 1 (Hodei Buldain)
  • Doneztebe B 3 (Marcos Azkarate, Mikel Gerendiain eta Jon Zilbeti) – CF Gazte Berriak Ansoain 3
  • Berriozar CF 1 - Baztan B 0

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Mariño 1 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 0 – Bergara 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 2 (Asier Taberna eta Unai Arburua) – Martutene 2

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Dunboa Eguzki B 2 - Gure Txokoa 2 (Ekai Ponbar eta Julen Iturria)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Baztan atsedena.
  • CD San Ignacio 4 - Doneztebe FT 1 (Ugaitz Aldabe)

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Iruña 3 - CD Baztan 5 (Jon Verdek 3, Oihan Zapata eta Imanol Goienetxe)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa 3 (Peio Martikorenak 2 eta Unai Etxeberria) – Dunboa Eguzki 0
  • San Marcial 1 - Beti Gazte 6

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Ademar 1 – CD Baztan 5 (Haritz Bidegainek 2, Oihan Aleman, Mattin Maritorena eta Ugaitz Garaikoetxea)
  • Doneztebe 7 (Izei Astibiak 4, Koteto Ezkurra, Aitor Sein eta Mikel Orbegozo) – Berriozar CF A 2
  • Aurrera 1 (Odei Garmendia) – JD San Jorge 2

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte 2 (Ane Etxegarai eta Laida Taberna) – CD Amigó A 7

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CF Gazte Berriak Ansoain 4 – Doneztebe 1 (Rafael Guertan)
  • CD Baztan 1 – Beti Kozkor 3

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan 5 – CD Salesianos 1

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • BM Noain 30 – CD Erreka 43

Mutil jubenilak ligan

  • Erreka 19 – Helvetia Anaitasuna B 34

Neska jubenilak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT 21 – Helvetia Anaitasuna 25

Neska kadeteak kopan

  • Malkaitz B 12 - Baztango Kirol Taldea BKT A 21
  • Lagunak 31 - Baztango Kirol Taldea BKT B 29

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun