Harremana jubilatu eta pentsionisten elkarteak tailer berriak antolatu ditu udazkenerako Baztan eta Xaretan. Aktibitateak Baztango Udalaren, Arkupeak elkartearen eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin egin dira.
- Arizkunen Musikoterapia tailerra eginen dute Haizea Loiraren eskutik. Urriaren 7tik azaroaren 11ra, ortzegunetan elkartuko dira 16:00etatik 17:30era medikuaren etxean. Izen-ematea Arizkungo farmazian edo 659 84 95 70 telefono zenbakira deituta egin beharko da. Tailerraren helburua musika zahartze aktiborako tresnatzat erabiltzea da, ongizate fisiko, psikologiko, emozional, sozial eta espirituala lortzeko. Amaiurtik garraioa egonen da mugikortasuna errazteko.
- Erratzun Eskulan tailerra eginen du Amaia Iriondok jubilatuendako. Urriaren 5ean hasiko da ikastaroa eta astearte arratsaldetan elkartuko dira, 16:00etatik 18:00etara.
- Elizondon Jubiloteka zerbitzua eta Memoria tailerra izanen dira Edurne Garrorekin. Urriak 6an hasiko da jubiloteka eta asteazkenero Arizkunenea Kultur Etxean elkartuko dira 16:00etatik 18:00etara tarte atsegina pasatzeko. Memoria lantzeko tailerra ere Arizkunenen eginen dute, urrian abiatuko da eta ortzegun arratsaldetan elkartuko dira 16:00etatik 17:00etara.
- Jubiloteka eta fisioterapia eginen dute Zugarramurdi eta Urdazubin Amaia Iriondorekin, astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara. Garraio zerbitzua eskainiko dute mugikortasuna errazteko.
Elkarteak ekintzetan parte hartzera animatu ditu jubilatu eta pentsionistak. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, deitu 659 84 95 70 telefonora (Amaia Iriondo) edo 647 99 23 50 zenbakira (Edurne Garro).