Liburutegi ibiltaria gaur Areson eta bihar Goizuetan eta Aranon izanen da

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 29a, 13:49

Liburutegi ibiltaria Areson izanen da aurten.

Udako oporren ondotik, ikasturte berriarekin batera, liburutegi ibiltaria martxan da. Leitzako liburuzainaren eskutik, aste honetan liburutegi ibiltariaren zerbitzuaz gozatzeko aukera izanen dute Areson, Goizuetan eta Aranon.

Areson gaur, irailaren 29an, 14:15etik 15:00etara emanen dute zerbitzua eta bihar, irailaren 30ean, Goizuetan, 14:30etik 15:30era, eta Aranon, 16:00etatik 16:30era. Aurretik liburuak eska daitezke Whatsappez 617 38 58 82 telefonora edo e-mailez iblilei@navarra.es helbidera idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun