Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dute Lekuberriko frontoiko plazan urriaren 2an, larunbatean 18:00etan. Zortzi aizkolari ariko dira lehian, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat mozten. Lehen bortz sailkatuek azaroaren 19 edo 21ean Donezteben jokatuko den finalerako txartela izanen dute.
Otsagiko Iker Vicente, gaur egungo txapeldunarekin batera, Jon Rekondo (Leitza), Julen Kañamares (Arostegi), Eneko Saralegi (Errazkin), Iban Resano (Dorrao), Julen Olano (Leitza), Asier Pellejero (Areso) eta Joxean Etxeberria (Ziga) ariko dira lehian.
Oier Kañamaresek ezin izanen du parte hartu eta medikuaren agiria aurkeztu du. Ruben Saralegik, berriz, lesio baten ondorioz aizkora uztea erabaki du. Beraz, Lekunberriko kanporaketako azken sailkatuak maila galduko du Ruben Saralegirekin batera.