Doneztebeko Erreka kirol elkarteko kamisetarekin igo zen podiora.
Asteburu honetan Granadan jokatu den Espainiako plater tiroketa txapelketan, beteranoen kategorian, txapeldunorde izan da Juanan Prieto beratarra. Doneztebeko Erreka kirol taldeko eskubaloi jokalari ohia da Prieto, eta gaur egun jokalaria den baten aita eta Errekako kamisetarekin harro igo zen Granadako podioko bigarren koskara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.