Nafarroako arpana txapelketa mistoaren finalerako laukotea erabaki da Berriozarren

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 27a, 12:00

Iraizoz eta Barberena 2016an Igantzin jokatutako txapelketan. Oraingoan ere denborarik onena egin dute.

Urriaren 9an Larraintzarren izanen dira Lekarozko Sela eta Jesus Goñi eta Dani Saldias arraioztarra

Nafarroako arpana txapelketa mistoaren kanporaketa jokatu dute irailaren 25ean, larunbat arratsaldean Berriozarren. Hamaika bikote aritu ziren lehian, eta lau onenek lortu dute urriaren 9an Larraintzarren (Ultzama) jokatuko den finalerako txartela: Ainhoa Iraizoz (Elso) eta Josetxo Barberena (Iraizoz), Irune Biurrun (Antsoain) eta Daniel Saldias (Arraioz), Sela Goñi eta Jesus Goñi (Lekaroz) eta Olatz Altuna (Azkarate) eta Josu Elizalde (Betelu).

Hamaika bikotek hartu zuten parte hiru txandetan banaturik eta etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar epai egin zizkioten. Emaitzak:

  1. Ainhoa Iraizoz (Eltso) – Josetxo Barberena (Iraizoz), 04.48
  2. Irune Biurrun (Antsoain) – Daniel Saldias (Arraioz), 04.54
  3. Sela Goñi – Jesus Goñi (Lekaroz), 05.05
  4. Olatz Altuna (Azkarate) – Josu Elizalde (Betelu), 05.47
  5. Saioa Izura – Lur Gil (Berriozar), 05.48
  6. Esti Gastearena – Unai Bertiz (Sunbilla), 06.24
  7. Uxue Rodriguez (Burlata) – Iosu Huarte (Elkarte), 06.47
  8. Nerea Huarte – Eder Goldarazena (Berriozar), 07.25
  9. Lucia  Etxeberria (Goizueta) – Urko De la Torre, 08.26
  10. Andrea Goñi – Iker Goldarazena (Berriozar), 08.38
  11. Maider Biurrun – Aimar Paz (Antsoain), 09.35

 

Finala Larraintzarko pilotalekuan jokatuko da urriaren 9an, larunbatean 19:00etan. Finalean hamabi epai egin beharko dizkiote etzanda jarritako 45 ontzako enborrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun