Sara eta Etxalar arteko usategien hitzarmena berretsiko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 24a, 09:00
Battit Laborde eta Migel Mari Irigoien alkateek berretsiko dute usategien hitzarmena.

Hamaika urte beteko duen akordioa zinpetuko dute berriz ere Battit Laborde eta Migel Mari Irigoien alkateek.

Sarako eta Etxalarko usazaleek jakinarazi dutenez, Covid-19ren osasun-krisia dela eta, aurten ere ez da Usategietako Tradizioaren besta bertze urtetan bezala ospatuko, baina ekitaldi xume eta garrantzitsu bat antolatuko dute. Irailaren 26an, igandean, izanen da eta ekitaldi bakarra izanen da: 2011ko irailaren 4ko Sara eta Etxalar arteko hitzarmenaren sinadura berrestea.

Aurtengoan ere Hitzarmena berrestea, Lizarieta gaineko bi etxola berrietako batean (Sarako aldean) eginen dute eguerdiko 12:00etan bertan Sara eta Etxalarko alkateek, Battit Labordek eta Migel Mari Irigoienek parte hartuko dute, sarezko ehizaren ohiturarekin segitzea ahalbidetzen duen akordioa berretsiz. Hamar urte beteko ditu aurten akordioak. Bidenabarkoan, bi herrien arteko harremanak ere indartzen dira ekitaldi honekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun