Nafarroako arpana txapelketa mistoaren kanporaketa jokatuko dute irailaren 25ean Berriozarren

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 23a, 14:00

Sunbillako Esti Gastearena eta Unai Bertiz, joan den urteko arpana misto txapelketan.

Finala urriaren 9an jokatuko dute Larraintzarren lau bikote onenek.

Nafarroako arpana txapelketa mistoaren kanporaketa jokatuko dute irailaren 25ean, larunbatean 18:00etan Berriozarren. Hamaika bikote ariko dira lehian, tartean eskualdeko kirolariak direla, eta lau onenek lortuko dute urriaren 9an Larraintzarren (Ultzama) jokatuko den finalerako txartela.

Hamabi bikotek hartuko dute parte hiru txandetan banaturik eta etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar epai egin beharko dizkiote.

Hamabi bikote

  • Irune Biurrun (Antsoain) – Daniel Saldias (Arraiotz)
  • Esti Gastearena – Unai Bertiz (Sunbilla)
  • Ainhoa Iraizoz (Eltso) – Josetxo Barberena (Iraizoz)
  • Olatz Altuna (Azkarate) – Josu Elizalde (Betelu)
  •  Sela Goñi – Jesus Goñi (Lekarotz)
  • Uxue Rodriguez (Burlata) – Iosu Huarte (Elkarte)
  • Lucia  Etxeberria (Goizueta) – Urko De la Torre
  • Maider Biurrun – Aimar Paz (Antsoain)
  • Saioa Izura – Lur Gil (Berriozar)
  • Andrea Goñi – Iker Goldarazena (Berriozar)
  • Nerea Huarte – Eder Goldarazena (Berriozar)

Lehenengo lau bikote sailkatuak finalerako txartela lortuko dute. Finala Larraintzarko pilotalekuan jokatuko da urriaren 9an, 19:00etan. Finalean hamabi epai egin beharko dizkiote etzanda jarritako 45 ontzako enborrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun