Bizikume taldeko hainbat txirrindulari 'Bitxiak bai, ikusezinak ez' ekimenera batu ziren larunbatean, gaixotasun arraroei ikusgaitasuna emateko kirol erronka solidarioa. 05:30ean abiatu ziren Beratik, eta Oronoz, Belate, Iraizotz eta Markalain pasatu ondotik Noainera ailegatu ziren. Bertan talde ederra zuten zain, eta elkarrekin Barasoaineraino joan ziren. Tafallan, Oliten, Arguedasen… inguruko jendea hurbildu zen elkartasuna erakustera eta kilometro batzuk egitera, haien artean gaixotasun arraroak dituztenen gurasoak. Caparroson bazkaldu ondotik arratsalde erdira ailegatu ziren haien helmugara: Cortes. Eguraldi kaxkarra izan bazuten ere, egun polita izan zen eta nabarmentzekoa da txirrindularien solidaritatea eta egindako ahalegina.
210 kilometroko ibilbidean, gizon-emakume guztien artean, 2.645 kilometro gehiago gehitu zizkioten erronkari. Bertan parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 10era arte, informazio gehiago lortzeko edo donazio bat egiteko egin kilk hemen.