Lakartxela mendira ateraldia egin dute Arkupeak elkarteko mendizaleek

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 22a, 13:00

35 lagun elkartu ziren guztira atzo Belaguako Lakartxela mendira igotzeko

05:30ean abiatu ziren atzo Doneztebetik autobusean eta 08:00etan Juan Pito ostatura ailegatu ziren. Bertatik hasi zuten Lakartxela mendiaren igoera eta bi ordu eta 45 minututan ailegatu ziren kaskora, gosariarendako tartea eginez bidean. Eguraldi politarekin hasi zuten ateraldia baina haizeak, lanbroak eta langarrak agerraldia egin zuten, mendi gainak sortzen duen lilura eta gozamena baldintzatuz. Bideak eta xendak irristakorrak zeuden, baina ipurdiko batzuk bertzerik ez zituzten hartu eta kontent bukatu zuten goiza.

13:00etarako irteerako lekura iritsi ziren eta bazkaria egin zuten ondotik Izaban, osasun neurriak errespetatuz eta umore paregabean, eguna borobiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun