Iera Agirre eta Julen Retegi txapeldun suertatu dira Tiebasen

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 20a, 20:00
Tiebasko txapelketako txapeldunak eta txapeldunordeak.

Irailaren 18an Tiebasen jokatutako pilota txapelketan emakumezkoak eta gizonezkoak aritu dira. Emakumezkoetan, Iera Agirre leitzarrak eta Naroa Agirrek 22-14 irabazi zieten Aldaregiari eta Olatz Ruiz de Larramendiri. Gizonezkoetan, Julen Retegi Bi eratsundarrak eta Alduntzinek 22-19 irabazi zieten Arretxe II.ari eta Santxezi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun