Zigor luzeen eta salbuespen legediaren aurka Arrasaten egitekoa zen martxa alde batera utzi, eta herriz herri elkarretaratzeak egin zituzten larunbatean Sare euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak deituta. Eskualdean Leitzan eta Beran egin zuten elkarretaratzea, Bizi osorako zigorrik ez! Giza eskubideak, elkarbizitza, konponbidea lelopean, eta Lesakan kartela paratu zuten plazan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.