Mendialdeko buruz buruko pilota txapelketan bigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 20a, 10:00

Goizuetan ostiralean eta larunbatean partida ikusgarriak ikusi zituzten, Leitzan, Aldatzen eta Betelun bezalaxe.

Umore Ona, Aurrera, Larraun eta Araxes pilota eskoletako 90 pilotari parte hartzen ari dira.

Mendialdeko buruz buruko hirugarren pilota txapelketako bigarren jardunaldia asteburu honetan jokatu dute Goizuetan, Leitzan, Lekunberrin eta Betelun. Goizuetako Umore Ona, Leitzako Aurrera, Larraun eta Araxes pilota elkarteek elkarlanean antolatu dute txapelketa. 90 pilotari parte hartzen ari dira.

Goizuetan, irailaren 17an

  • Sein kategorian: Elizegi (Umore Ona), 15 – Seges (Umore Ona), 18
  • Sein: Aranberri (Umore Ona), 18 – Zabala (Umore Ona), 12
  • Neskak: Imaz (Aurrera), 6 – Sagardui (Umore Ona), 18
  • Neskak: Legarreta (Umore Ona), 18 – Barberia (Aurrera), 11
  • Lehen mailako kadeteak: Legarreta (Umore Ona), 18 – Ugartemendia (Aurrera), 12

Goizuetan, irailaren 18n

  • Sein kategorian: Narbarte (Umore Ona), 18 – Lekuona (Larraun), 13
  • Hirugarren mailako kimuak: Zurutuza (Umore Ona), 18 – Otermin (Aurrera), 3
  • Bigarren mailako kimuak: Salaberria (Umore Ona), 18 – Garmendia (Umore Ona), 5

Leitzan, irailaren 17an

  • Seinak: Alkorta (Aurrera), 9 – Olaizola (Aurrera), 18
  • Seinak: Andiarena (Aurrera), 18 – Bidart (Aurrera), 7
  • Bigarren mailako kimuak: Lekuona (Aurrera), 7 – Zabaleta (Aurrera), 18
  • Lehen mailako haurrak: Zubillaga (Aurrera), 11 – Bidart (Aurrera), 18
  • Lehen mailako kimuak: Sagastibeltza (Aurrera), 18 – Ijurko (Larraun), 17
  • Bigarren mailako kadeteak: Dorronsoro (Aurrera), 18 – Arregi (Aurrera), 12

Leitzan, irailaren 18an

  • Hirugarren mailako kimuak: Gereño (Aurrera), 17 – Zabaleta (Aurrera), 18
  • Bigarren mailako kimuak: Gereño (Aurrera), 9 – Dorronsoro (Aurrera), 18
  • Hirugarren mailako haurrak: Imaz (Aurrera), 7 – Otermin (Aurrera), 18
  • Lehen mailako haurrak: Alkorta (Aurrera), 9 – Baleztena (Aurrera), 18
  • Gazteak: Goikoetxea (Larraun), 13 – Mateorena (Aurrera), 18

Aldatzen, irailaren 18an

  • Hirugarren mailako kimuak: Goikoetxea (Larraun), 18 – Azpiroz (Larraun), 11
  • Bigarren mailako kimuak: Bildarraz (Larraun), 18 – Legarra (Larraun), 10
  • Lehen mailako kimuak: Balda (Larraun), 18 – Ugartemendia (Aurrera), 12
  • Bigarren mailako haurrak: E. Ijurko (Larraun), 15 – I. Ijurko (Larraun), 18
  • Bigarren mailako kadeteak: Goikoetxea (Larraun), 3 – Telletxea (Aurrera), 18
  • Lehen mailako kadeteak: Navarro (Larraun), 13 – Galarza (Larraun), 18
  • Gazteak: Ezkurdia (Larraun), 14 – Elizegi (Umore Ona), 18

Betelun, irailaren 17an

  • Hirugarren mailako kimuak: Satrustegi (Araxes), 18 – Oreja (Araxes), 7
  • Hirugarren mailako haurrak: Iriarte (Larraun), 7 – Oreja (Larraun), 18
  • Hirugarren mailako haurrak: Sotil (Larraun), 0 – Lekuona (Larraun), 18
  • Lehen mailako kadeteak: Sotil (Larraun), 0 – Astiz (Larraun), 18

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun