Nafarroako ondarearen garrantzia erakusten duen bideoa egin du Ondarezain erakundeak

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 18a, 12:00

Kulturkarik egindako bideoa Nafarroako Gobernuak finantzatu du eta Ondarezain elkarteak, Nafarroako museo, bilduma museografiko iraunkor eta beste erakustoki publikoen elkarteak, zabaldu du.

Nafarroako museo, bilduma museografiko iraunkor eta beste erakustoki publikoen garrantzia nabarmentzeko, bideo ederra zabaldu du Ondarezain elkarteak. Museo eta erakustoki horien artean daude, Urdazubiko Leizeak eta Zugarramurdiko Sorginen museoa. Ekimenari buruz gehiago jakin nahi baduzu sartu www.ondarezain.com web orrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun