Pixkanaka pixkanaka jokoan sartzen hasten ari dira eskualdeko futbol taldeak. Aurtengoan berriz ere lehiara bueltatuko dira erregionaleko lehen mailako taldeak, inoiz baino gehiago. Nafarroan, Leitzako Aurrera eta Doneztebe B-rekin batera Baztan B ere lehiatuko da (nahiz eta asteburu honetan, talde nagusiak bezala, atseden duen). Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan Beti Gaztek ere zelairatuko du bigarren taldea. Talde nagusiei dagokienez, hirugarren mailako Beti Gaztek bakarrik jokatuko du etxean igande arratsaldean Leioaren kontra.
FUTBOLA
Hirugarren mailan
- Beti Gazte – Leioa, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.
Nafarroako lehen maila autonomikoa
- CD Baztan atsedena.
- FC Bidezarra - Doneztebe FT, larunbatean 12:00etan Noaingo Bidezarran.
Gipuzkoako Gorengoen mailan
- Dunboa Eguzki - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.
Nafarroako erregionaleko lehen maila
- Doneztebe B – Beti Kozkor B, igandean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
- CD Iruña B – Aurrera, igandean 12:15ean Taxoaren.
- Baztan B atsedena.
Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan
- Beti Gazte – Landetxa, igandean 18:30ean Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan
- Hernani - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Hernaniko Zubipen.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
- Beti Gazte – Pasaia, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
- Gure Txokoa – Real Union, larunbatean 19:00etan Berako Matzadan.
Nafarroako jubenilen lehen mailan
- CD Baztan – Lezkairu, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
- CD Lagun Artea – Doneztebe FT, Lakuntzako Zelai berrin.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
- CD Kirol Sport – CD Baztan, larunbatean 12:45ean Orkoienen.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
- Landetxa – Gure Txokoa, larunbatean 12:30ean Irungo Ugalde zelaian.
- Real Union – Beti Gazte, igandean 10:00etan Irungo Ugalde zelaian.