5.965 ikaslek hasi dute ikasturtea eskualdeko ikastetxeetan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 19a, 08:00

Aurten ere neurri bereziekin hasi dute ikasturtea Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Leitzaldea, Malerreka, Urumealdea eta Xaretako ikastetxeetan. Ikusi hemen ikastetxez ikastetxe zenbat ikasle izanen diren.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

Haur Hezkuntzan 1.107 ikasle hasi dira eskualdeko ikastetxeetan. Horietatik % 74 D ereduan hasi dira, % 17,3 B ereduan eta % 8,7 A ereduan. Lehen Hezkuntzan berriz, 2.273 ikasle itzuli dira ikastetxeetara, eta gehienak D ereduan ari dira: %79,1. B ereduan % 10,9 dira eta A ereduan % 10.

Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

Bigarren Hezkuntzan joan den urteko datuekin konparatuz, % 14,42 hazi da ikasle kopurua. Aitzitik, Batxilergoak beheiti egin du kopurua, % 3,70, hain zuzen. Alde handiarekin D ereduak segitzen du nagusi: %66,3. B ereduan % 6 ari da eta A ereduan %27,7.

Heziketa Zikloa

Heziketa Zikloetan ere igo egin da ikasle kopurua, joan den urteko datuekin alderatuz, % 5,86.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun