Foruzainek asteburuan N-121-A errepidean egin dituzten kontroletan zortzi autori zepoa jarri diete

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 13a, 18:30

Foruzaingoak gaur jakitera eman duenez, pasa den asteburuan Bera inguruan egindako kontroletan atzemandako arau-hausteengatik zortzi ibilgailuri zepoa jarri eta immobilizatu zituzten. Zortzietatik bortz drogen testean positibo emateagatik gelditu zituzten, bi alkoholemian positibo emateagatik eta bat gidabaimenean punturik izan gabe gidatzen ari zelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun