Laxoa Elkarteak antolatutako Baztan-Errekako kopa torneoko lehen finalerdia irailaren 11n, larunbat arratsaldean jokatu zuten Arraiozko plazan. Lehen partida horretan, Xabier Bengoetxea (Arraioz), Ramontxo Etxebeste (Doneztebe), Iñaki Etxandi (Irurita) eta Aritz Alunda (Arraioz) laukoteak erraz irabazi zion Jon Apeztegia (Doneztebe), Aitor Zubigarai (Arraioz), Jokin Apezetxea (Doneztebe) eta Mikel Sagaseta (Irurita) laukoteari, 9-2.
Bigarren finalerdia datorren larunbatean
Irailaren 18an, larunbatean 17:00etan jokatuko dute bigarren finalerdia Mikel Mindegia (Arraioz), Josu Juanena (Doneztebe), Joseba Juanena (Doneztebe) eta Oinatz Jautsaratsek (Irurita), Ioritz Zelaieta (Oiz), Gorka Urtasun (Irurita), Iñaki Maylin (Doneztebe) eta Jon Gamioren (Arraioz) kontra.
Bi partidetako irabazleek finala irailaren 25ean, 17:00etan jokatuko dute Arraiozko plazan.
Laxoa desafioa Oizen
Bertzalde, larunbat arratsaldean Oizko plazan, besten seinale bezala, kuadrillen arteko laxoa desafioa jokatu zen, afariak jokoan.
G. Mindegia (Doneztebe), A. Arozena (Doneztebe), I. Zelaieta (Oiz), A. Berasategi (Doneztebe) laukoteak 9-7 irabazi zion I. Juanena (Doneztebe), L. Zelaieta (Oiz), B. Alzugarai (Gaztelu), J. Apeztegia (Doneztebe) laukoteari.
Sekulako giroa sortu zen, ehun bat gazte bildu ziren plazan, megafonia, partidaren tartetan musika, hidratazioa (zerbezak)...
Gazteen txapelketa azken txanpan
Gazteen laxoa txapelketaren barrenean igandean jokatu zen lehen faseko azken partida: Irurita B 9 - Oiz 8. Partida hau Iruritako plazan jokatu beharrean Arraiozko plazan jokatu behar izan zuten, Iruritan auto bat zegoelako plazaren erdian. Oizko taldea zuzenean finalerako sailkatu da; finalerdia (partida bakarrera) igande arratsaldean 5etan Iruritan jokatuko dute Irurita A eta Irurita B taldeek. Finala Arraiozko plazan jokatuko dute irailaren 25an, 11.30ean, beraz, Oizek eta Iruritako talde batek.