Mendialdeko buruz buruko pilota txapelketako lehen jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 13a, 15:00
Asteburu honetan ekin diote Mendialdeko buruz buruko pilota txapelketaren hirugarren edizioari.

Umore Ona, Aurrera, Larraun eta Araxes pilota eskoletako 90 pilotari hasi dira hirugarren edizioan.

Mendialdeko buruz buruko hirugarren pilota txapelketako lehen jardunaldia asteburu honetan jokatu dute Goizuetan, Leitzan, Lekunberrin eta Betelun. Goizuetako Umore Ona, Leitzako Aurrera, Larraun eta Araxes pilota elkarteek elkarlanean antolatu dute txapelketa. 90 pilotarik parte hartuko dute eta hilabete bat eta erdi iraunen du.

Goizuetan, irailaren 10ean

  • Lehen mailako sein kategorian: Zabala (Umore Ona), 10 – Elizegi (Umore Ona), 18
  • Bigarren mailako sein kategorian: Seges (Umore Ona), 16 – Aranberri (Umore Ona), 18
  • Neskak: Legarreta (Umore Ona), 18 – Lekuona (Aurrera), 0
  • Bigarren mailako kimuak: Garmendia (Umore Ona), 18 – Lekuona (Larraun), 15
  • Lehen mailako kadeteak: Legarreta (Umore Ona), 18 – Astiz (Larraun), 11

Goizuetan, irailaren 11n

  • Bigarren mailako seinak: Andiarena (Aurrera), 18 – Larin (Umore Ona), 12
  • Hirugarren mailako kimuak: Zurutuza (Umore Ona), 12 – Zabaleta (Aurrera), 18
  • Gazteak: Elizegi (Umore Ona), 17 – Mateorena (Aurrera), 18

Leitzan, irailaren 10ean

  • Lehen mailako seinak: Alkorta (Aurrera), 7 – Narbarte (Umore Ona), 18
  • Hirugarren mailako kimuak: Gereño (Aurrera, 18 – Otermin (Aurrera), 10
  • Bigarren mailako haurrak: Zabaleta (Aurrera), 14 – Olleta (Larraun), 18
  • Lehen mailako haurrak: Baleztena (Aurrera), 18 – Bidart (Aurrera), 14
  • Lehen mailako kimuak: Ugartemendia (Aurrera), 12 – Sagastibeltza (Aurrera), 18

Leitzan, irailaren 11n

  • Bigarren mailako kimuak: Lekuona (Aurrera), 9 – Iturrino (Aurrera), 18
  • Bigarren mailako kimuak: Gereño (Aurrera), 13 – Olaetxea (Aurrera), 18
  • Neskak: Bengoetxea (Aurrera), 9 – Imaz (Aurrera), 18
  • Hirugarren mailako haurrak: Imaz (Aurrera), 16 – Iturbe (Aurrera), 18
  • Lehen mailako haurrak: Alkorta (Aurrera), 18 – Zubillaga (Aurrera), 15
  • Bigarren mailako kadeteak: Telletxea (Aurrera), 18 – Arregi (Aurrera), 4

Lekunberrin, irailaren 11n

  • Lehen mailako seinak: Olaizola (Aurrera, 18  – Lekuona (Larraun), 13
  • Hirugarren mailako kimuak: Jaka (Larraun), 18 – Azpiroz (Larraun), 6
  • Lehen mailako kimuak: Balda (Larraun), 18 – Ijurko (Larraun), 8
  • Hirugarren mailako haurrak: Iriarte (Larraun), 13 – Viana (Larraun), 18
  • Bigarren mailako haurrak: Larreta (Larraun), 18 – Ijurko (Larraun), 15
  • Bigarren mailako kadeteak: Goikoetxea (Larraun), 18 – Dorronsoro (Aurrera), 4
  • Lehen mailako kadeteak: Navarro (Larraun), 18 – Ijurko (Larraun), 7
  • Gazteak: Ezkurdia (Larraun), 18  – Goikoetxea (Larraun), 11

Betelun, irailaren 10ean

  • Hirugarren mailako kimuak: Satrustegi (Araxes), 18 – Oreja (Araxes), 10
  • Bigarren mailako kimuak: Sotil (Araxes),16 – Bildarraz (Larraun), 18
  • Hirugarren mailako haurrak: Sotil (Larraun), 18 – Pitillas (Larraun), 11
  • Lehen mailako kadeteak: Sotil (Larraun), 18 – Ugartemendia (Aurrera), 3

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun