Foruzainek kamioilari bat salatu dute Beran hiru droga substantzietan positibo eman eta gidatu bidenabar film pornografiko bat ikusten ari zela

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 11a, 10:30
Irudiak: Foruzaingoa

Foruzaingoak jakitera eman duenez, atzo Beran, San Adriango kamioilari bat gelditu zuten. Ageri denez, gidatu bidenabar film pornografiko bat ikusten ari omen zen eta positibo eman zuen kalamuan, anfetaminan eta metanfetaminan. Gainera, substantzia estupefazienteekin bi poltsa ere konfiskatu zizkioten. Arau-hauste guztiengatik 1.801 euro isunetan eta gidabaimenetik 9 puntu kenduko dizkiote.

Zehazki, lehenbiziko arau-hauste larriarengatik 200 euroko isuna eta gidabaimenean 3 puntu kenduko dizkiote eta drogen eraginpean gidatzeagatik 1.000 euroko isuna eta sei puntu erretiratu gidabaimenetik. Substantzia estupefazienteekin konfiskatu zizkioten bi poltsen harira, «dentistak errezetatutako tratamendua» zela adierazi omen zuen zuen kamiolariak. Azken arau-hauste larri honengatik 601 euroko isuna jarri diote.

Kontrol berean, bertze hiru ibilgailu ere ibilgetu zituzten, bertze kamioi bat eta bi auto, horiek denak kalamuan positibo emateagatik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun