Bizikleta-ibilbideak sortzeko eta espazio turistikoak egokitzeko 300.000 euro emanen ditu Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 11a, 15:00

Onuradunen artean Doneztebeko, Lesakako, Zugarramurdiko eta Baztango udalak daude

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak 21 toki-erakunderi guztira 300.000 euroko dirulaguntza eman die, interes turistikoko bizikleta-ibilbideak sortzeko eta bide berdeak eta espazio turistikoak egokitzeko.

82.910,51 euro zehazki bide berdeak egokitzeko eta bizikletentzako ibilbideak sortzeko izanen dira, bortz udalen artean banatuko dituztenak. Horietatik 6.327,40 euro jasoko ditu Doneztebeko Udalak eta 28.964,02 euro Lesakakoak.

Gune turistikoak egokitzera 217.089,49 euro bideratuko dituzte, 16 erakunderen artean. Horien artean, 25.000 euro jasoko ditu Zugarramurdiko Udalak, 4.200 euro Lesakako Udalak eta 4.320,82 euro Baztango Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun