Erremonteko txapeldunak bazkaltzera bildu dira buruz buruko finalaren atarian

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 9a, 19:00

Erremontean buruz buruko txapela irabazia dutenetako batzuk atzo Galarretan. Aitzinean, Koteto Ezkurra, txapel gehien dituena. Argazkia: Maialen Andres

Buruz buruko erremonte txapelketaren finala jokatuko dute larunbatean Galarretan Urrizak eta Barrenetxea IV.ak. Pilota aukeraketa egin zuten asteazken goizean eta ondotik, erremontean txapeldun izan direnen ohiko bazkaria izan zuten.

Larunbatean finalean ariko diren bi erremontistekin batera (Urrizak zazpi txapel ditu dagoeneko eta bakarra Barenetxeak), Koteto Ezkurra doneztebarra, Juan Karlos Intxauspe, Jon Eizagirre, Matxin II.a eta Imanol Mugika ere izan ziren Suharri jatetxeko bazkarian. Seigarren urtez egin dute bazkari hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun