Gazteek ikus-entzunezko lanak ekoizteko VI. Benito Ansola Saria martxan da

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 7a, 14:00

Topaguneak antolatutako lehiaketak gazteei haien ikus-entzunezko proiektuak gauzatzen laguntzea du helburu. Irailaren 19a izanen da proiektuak bidaltzeko azken eguna.

Benito Ansola Sariaren VI. edizioa eginen du aurten Topaguneak. 18 eta 36 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete eta ikus-entzuneko ekoizpen bat egiteko ideia aurkeztu beharko dute. Saridunak bere proiektua hamar hilabetetan gauzatzeko 3.000 euro irabaziko ditu eta 2022ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko du lana jendaurrean.

Deialdia zabalik da irailaren 19ra arte eta kultura@topagunea.eus helbidera bidali behar dira proiektuak, 'VI. Benito Ansola Saria. (Proiektuaren izena)' gaiarekin. Parte hartzailearen datuez gain, dossier batean proiektuaren portada, gidoi edo storyboarda, zuzendariaren memoria, ekoizpen plana eta aurrekontu justifikatu bat aurkeztu beharko dira.

Ideiak originalak izan behar dute, inon argitaratu gabekoak, eta edozein diziplinakoak izan daitezke (fikzioa, sorkuntza, animazioa edo dokumentala). Jasotako lanak Estibaliz Urresola ekoizle eta zuzendariak eta Bego Vicario animazio esperimentalaren aitzindariak baloratuko dituzte. Lehiaketaren oinarri guztiak ikusteko, egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun