Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 5a, 10:00
Aurten ere aukera zabala izanen da eskualdean bertsotan ikasteko.

Nafarroako Bertsozale elkarteak 37 talde eskainiko ditu, horietatik 21 gure eskualdean.

Irailaren 2tik 24ra bitartean izane da aukera 2021-2022 ikasturterako Nafarroako bertso eskoletan izena emateko, webgune honen bitartez. Haur zein helduentzako 37 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, horietatik 21 gure eskualdean. Haurrek 80 euro ordaindu beharko dute ikasturte osoa eta helduek 140 euro. Urriaren 4ko astean abiatuko dituzte eskolak.

Hauek dira osatuko diren taldeak:

Iruñerria

  • Arrotxapea (LH 5-6). Astelehenak, 17:00-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Arrotxapea (DBH 3-4). Ostegunak, 16:00-17:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Alde Zaharra (LH5-6). Astelehenak, 15:15-16:15, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza
  • Alde Zaharra (DBH 1-2). Asteazkenak, 15:30-16:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza
  • Alde Zaharra (Helduak, bertsolaritzaren hastapenak). Astelehenak, 18:30-20:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza 
  • Barañain (LH6-DBH1). Astearteak*, 16:00-17:00*, Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Sarriguren (LH6-DBH1). Asteazkenak, 15:30-16:30*, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

 

Larraun-Leitzaldea-Sakana

  • Leitza (LH6-DBH4). Ostiralak, 15:30-16:30, Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi.
  • Altsasu (LH6-DBH2). Ordutegia eta irakaslea zehazteke*
  • Altsasu (DBH3-Batxilergoa). Ordutegia zehazteke* . AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre
  • Etxarri Aranatz (LH6-DBH1). Ordutegia zehazteke*. Irakaslea: Joseba Beltza
  • Etxarri Aranatz (DBH2-4). Asteazkenak, 18:00-19:00*, Maisu-maistren etxea. Irakaslea: Eneko Lazkoz
  • Lakuntza (LH6-DBH4). Astearteak, 15:40-16:30*. Kultur Etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza
  • Lekunberri (LH6-DBH4). Astelehenak, 17:40-18:30*, Mitxausenean. Irakaslea: Aitor Irastortza
  • Irurtzun (LH6-DBH4). Astelehenak, 16:00-16:50*, Kultur Etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

 

Baztan/Bidasoa

  • Ituren (LH4-DBH2). Ostegunak, 17:00-18:00*, Eskola zaharrean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
  • Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00*, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
  • Doneztebe (11-13 urte). Astelehenak, 15:00-15:55*, Herrigunean. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Donamaria (12-15 urte). Astelehenak, 16:05-17:00*, Erabilera anitzeko gelan. Irakaslea: Estitxu Arozena. 
  • Lesaka (Helduak). Ostiralak, 17:30-19:30*, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.
  • Lesaka (Helduak, bertsogintzaren hastapenak). Ostegunak, 19:00-21:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.
  • Lesaka (18-20 urte). Igandeak, 12:00-13:30*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Lesaka (15-17 urte). Ostiralak,16:00-18:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Lesaka (12-15 urte). Asteazkenak, 16:00-17:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Lesaka LH5-6 (10-12 urte). Asteazkenak, 15:00-16:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Lesaka LH3-4 (8-9 urte). Ortziralak, 15:00-16:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Bera (14-16 urte). Astearteak, 16:30-18:00*, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Bera (12-14 urte). Astearteak, 15:30-16:30*, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Bera (8-11 urte). Astearteak, 14:50-15:30*, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Etxalar (10-16 urte). Astearteak, 18:30-19:30*, Iharrian. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Arantza (12-17 urte). Asteazkenak, 18:00-19:00*, Baskulan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Igantzi (8-12 urte). Ostegunak, 15:00-16:00*. Eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Irurita (8-13 urte). Ostiralak, 16:30-17:30*. Erdiz gelan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Elizondo (Helduak, betsogintzaren hastapenak). Ostiralak, 19:00-21:00*. Arizkunenean. Irakaslea: Xabier Silveira
  • Elizondo (Helduak, bat-batean). Ordutegia eta lekua zehazteke*. Irakaslea: Xabier Silveira

 

Besteak

  • Erroibar (Helduak). Ordutegia eta lekua zehazteke* Irakaslea: Xabier Terreros
  • Lizarra (Helduak). Astearteak*, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

* duten taldeetan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak protokolo propioa landu du, osasun egoerak eskatzen duen errealitatera egokitzeko. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun