Memoriaren Institutuak Nafarroan frankismoaren errepresio ekonomikoa pairatu zuten pertsonen errolda aurkeztu du aste honetan. Errolda horrek Erantzukizun Politikoen Auzitegiak 1936tik 1966ra espedientaturiko 1.086 pertsonaren datuak biltzen ditu. Ikusi hemen dokumentu osoa.
Gure lurraldean bizi ziren edo bertan sortutako 75 errepresaliaturen erreferentziak biltzen dira
Batzuk datu ugarirekin eta bertze batzuk datu gutiagorekin, errepublikaren aldekoak izateagatik gure lurraldean bizi ziren edo hemen sortuak ziren 75 pertsonen erreferentziak biltzen ditu aipatu erroldak. Hauexek dira:
Herria | Lanbidea | Afiliazioa | Isuna |
AMAIUR | |||
FLORES MARTÍNEZ, Enrique | Karabineroa | 200 Pta. | |
ARIZKUN | |||
GORTARI MENDIBURU, Tiburcio | Baserritarra | Ezkerrekoa | 2.000 Pta. |
JUANICOTENA SALBURU, Pedro |
|||
JUANICOTENA TORRES, Alejandro |
Txoferra | Ezkerrekoa | 50 Pta. |
BERA | |||
CARRETERO MUÑOZ, Ignacio | Karabineroa | Ezkerrekoa | 100 Pta. |
ERRANDONEA LARRACHE, Esteban | Ingeniaria | PNV | |
FRAILE HERNÁNDEZ, Luis | Karabineroa | Ezkerrekoa | 50 Pta. |
GARCÍA DE LA LASTRA, Eugenio |
PSOE | ||
LARRAMENDI ARBURUA, Juan | Eskribaua | 100 Pta. | |
LÓPEZ ALONSO, José | Karabineroa | 50 Pta. | |
MARTÍNEZ URTEAGA, Faustino |
Mekanikaria | UGT | 5.000 Pta. |
QUINTANILLA POSSETTI, Bernardo | Karabineroa | Eskuinekoa | 50 Pta. |
RODRIGO SOLANILLA, Félix | Ezkerrekoa | 300 Pta. | |
SEMINARIO IRAIZOZ, Cesáreo |
Txoferra | Ezkerrekoa | 2.000 Pta. |
BERROETA | |||
ILZAUSPE IRIARTE, Valeriano | Nekazaria | PNV | 15.000 Pta. |
ELBETE | |||
ERVITI CILVETI, Evaristo | Tratantea | Ezkerrekoa | 100.000 Pta. |
ERVITI CILVETI, Ignacio |
Tratantea | Ezkerrekoa | 100.000 Pta. |
ELIZONDO | |||
ALCASENA ELICECHI, Lino | Udaltzaina | Ezkerrekoa | 100 Pta. |
ARRIETA MARTÍNEZ, Agustín | Tratantea | ||
BALLARENA URRUTIA, Eusebio | Nekazaria | Ezkerrekoa | |
CARBONELL OCÁRIZ, Ángel | Mekanikoa | Ezkerrekoa | 1.000 Pta. |
ECHEVERRÍA AGUERREBERE, Esteban | PNV | 2.000 Pta. | |
EGUROLA MARTÍNEZ, Celestino | 3.000 Pta. | ||
FERNÁNDEZ JÁUREGUI, Juana Paula | |||
IPARAGUIRRE ZOZAYA, Francisco |
Enpresaria | Ezkerrekoa | |
ITURRIA ZABALA, Ignacio |
Abokatua | PNV (Alkatea) | 3.000 Pta. |
ITURRIOZ POZZY, José María |
Saltzailea | Ezkerrekoa | 3.000 Pta. |
LLONA GOYENECHE, Dativo | Ile-moztailea | PNV | 200 Pta. |
MARÍN FERNÁNDEZ, Blas | Merkataria | Ezkerrekoa | 50.000 Pta. |
PÉREZ RUBIO, Constancio | Trenbideetako langilea | Ezkerrekoa | 5.000 Pta. |
ERRATZU | |||
ÁLVAREZ DÍAZ, Pablo | Karabineroa | 100 Pta. | |
ECHEVERRÍA LINZOAIN, Fermín |
Baserritarra | 5.000 Pta. | |
RUIZ PARDO, Pedro | Aduanako funtzionarioa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
ZABALZA ELORGA, Ricardo | Irakaslea | PSOE | 25.000 Pta. |
ETXALAR | |||
IRIBARREN EXPÓSITO, José Mª | Baserritarra | 10.000 Pta. | |
IRIBARREN IRIGOYEN, Bernardo |
Baserritarra | 10.000 Pta. | |
IRIBARREN IRIGOYEN, Fermina |
Baserritarra | 5.000 Pta. | |
GOIZUETA | |||
T‪OMASENA LOYARTE, Pedro Bibiano | Saltzailea | PNV | |
IRURITA | |||
MAZ ALBERRO, María | 100 Pta. | ||
URRUTIA MICHELENA, Ambrosio | Jornalaria | PSOE | |
LEITZA | |||
ECHEVERRÍA LINZOAIN, Fermín |
Epaitegiko idazkaria | Ezkerrekoa | 350 Pta. |
LESAKA | |||
BARROSO JIMÉNEZ, Juan | Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
BRAÑA LÓPEZ, Ángel | Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
DOMINGO LÁZARO, Alfredo |
Karabineroa | Eskuinekoa | 10.000 Pta. |
ELIZALDE LARRECHEA, Martín |
Enpresaria | PNV | 40.000 Pta. |
ESTABANEZ HERNÁNDEZ, Antonio | Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
FRAILE HERNÁNDEZ, Luis |
Karabineroa | 10.000 Pta. | |
GÓMEZ GARCÍA, Joaquín | Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
GÓMEZ GÓMEZ, Manuel |
Karabineroa | Ezkerrekoa | 20.000 Pta. |
GUERRERO LARRIQUETA, Gregorio |
Karabineroa | 100 Pta. | |
GUTIÉRREZ IJALBA, Zósimo |
Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
HELGUERAS, Pedro |
Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
IGLESIAS ESTÉVEZ, Arturo |
Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
LECÁROZ GOÑI, Teófilo | Enplegatua | PNV | 1.000 Pta. |
LECÁROZ GOÑI, Víctor | Goizuetako Idazkaria | PNV | 1.000 Pta. |
MARTÍN PANIAGUA, Fernando | Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
MAYO AZPEITIA, Bartolomé | Zurgina | Frente Popular | 3.000 Pta. |
MONTALVO RECALDE, Antonio | Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
NAJARRO FERNÁNDEZ, Luis | Karabineroa | 10.000 Pta. | |
SANTAMARÍA GRIJALBA, Lamberto | Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
URIZ PRADO, José |
Karabineroa | Ezkerrekoa | 10.000 Pta. |
NARBARTE |
|||
NUIN AMORENA, Faustino | Zapataria | 200 Pta. | |
NUIN AMORENA, Francisco |
Zapataria | Ezkerrekoa | |
ORONOZ-MUGAIRI |
|||
OSÉS GULINA, Regino | Elektrikaria | PSOE | 2.000 Pta. |
SUNBILLA |
|||
ALZURIZ MARIEZCURRENA, Francisco | Egurketaria | Eskuinekoa | 100 Pta. |
GAMBOA URROZ, Bernardo | Egurketaria | Eskuinekoa | 100 Pta. |
PORTILLO MIRAMIAN, Esteban |
Karabineroa | 2.000 Pta. | |
URDAZUBI | |||
DÍAZ TORRES, Juan José |
Langabea | CNT | 2.000 Pta |
IRAZOQUI LEHETSUSÁN, Basilio | |||
LANZ EXPÓSITO, Vicente |
Tailerreko nagusia | Ezkerrekoa | 3.000 Pta. |
MARTÍNEZ LÓPEZ, Victorino | Baserritarra | UGT | 500 Pta. |
URROZ |
|||
EZCARAY ELIZALDE, José |
Baserritarra | PNV | |
ZUBIETA | |||
TELLECHEA ELIZALDE, Miguel |
Baserritarra | Eskuinekoa | |
ZUGARRAMURDI |
|||
GOYENECHE BENGOECHEA, Vicente |
Laboraria | 200 Pta. |
Ana Ollok, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, 1936tik 1966ra errepresio ekonomikoak Nafarroan eragindako pertsonen behin-behineko errolda aurkeztu du aste honetan. Errolda horretan, Nafarroan bizi ziren 1.012 gizon eta 74 emakumeren aurka Ondasunen Konfiskaziorako Probintzia Batzordeak eta Nafarroako Erantzukizun Politikoen Eskualde Auzitegiak hasitako espedienteen datu pertsonalak eta gertaera nagusiak jasotzen dira.
Kontseilariak adierazi duen moduan, errolda honekin «Nafarroako Gobernuak beste urrats bat eman du memoriaren politika publikoen konpromisoan, erregimen frankistak zigorrik gabe gauzatutako giza eskubideen bortxaketa larrien biktimen egiarako eskubideari dagokionez», hala gaineratu duenez, «zerbitzurako kontsulta-tresna garrantzitsua izan nahi du, bai 1936an matxinatuen indarkeriaren inguruan ikertzen dutenentzat, eta, batez ere, jurisdikzio desberdinek bidalitako pertsonen familientzat». Olloren arabera, «beste behin ere, gordin-gordinean erakusten du nola jardun zen frankismoa garaituekin, konfiskazio, zehapen eta izapide arinen bidez, eta zigor larriak ezarri zizkien jada beste errepresio mota batzuk jasan zituzten ehunka pertsonari».
Kontseilariak, gainera, Memoria Demokratikoaren Lege proiektua izan du hizpide: «aukera paregabea da Erantzukizun Politikoetako Auzitegien kondenak eta zigorrak baliogabetzat jotzeko, eta, horretarako, irtenbide ekonomikoak diseinatu behar dira, norberaren aitorpenaren eta konponketaren eremuan soilik geratuko ez direnak», adierazi du.
Aurkezpenean, Josemi Gaston, Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendariak, eta César Layana, Institutuko Dokumentazio Zentroko arduradunak parte hartu dute. Errepresio ekonomikoaren inguruan egindako ikerketa izan da errolda garatzeko oinarria. Bere hitzaldian, Gastonek gogorarazi duenez, «errepresio ekonomikoa matxinatuen indarkeriaren beste modu bat da, eta ezezagunenetako bat. Era berean, errepresio mota horretako moduren bat jasan dutela egiaztatzen duten agiriak gordetzen dituztenei dei egin die Nafarroako Memoriaren Institutuarekin harremanetan jar daitezen, inm@navarra.es helbidearen bidez». Gainera, iragarri du Nafarroako Memoriaren Institutuak ikerketa-proiektuei ekin nahi diela, hainbat agintariren zehapenek utzitako dokumentuen arrastoa sakonago ezagutzeko eta espoliazio-praktikekin zerikusia izan dezaketen jabetza-aldaketak aztertzeko.
Bestalde, Layanak adierazi duenez, «Errepresio ekonomikoak hainbat modu izan zituen, harrapaketaren, konfiskazioen eta isunen bidez, eta geroago, errepresioari legezkotasun itxura eman zitzaionean, 108. dekretuaren eta Erantzukizun Politikoen Legearen pean hasitako espedienteen bidez». Erroldan errepresaliatutako pertsonei eta haien espedienteen gorabeherei buruzko datu nagusiak jasotzen dira, 1960ko hamarkadako amaierako indultuak barne. % 80ari ia 50 milioi pezetako zigor ekonomikoak ezarri zizkieten, eta horrek kalte larria eragin zien haien ekonomiei. Halaber, fitxa pertsonal bakoitzean espedienteak, epaiak, errekurtsoak edo indultuak, besteak beste, kontsultatzeko iturriak eta artxiboak zehazten dira.
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren webgunean errolda kontsulta daiteke: https://pazyconvivencia.navarra.es/eu/memoria/errepresio-ekonomikoaren-errolda -n eta Memoriaren Nafarroako Institutua hari atxikita dago. Sarrerako lehen zatian, errepresio ekonomikoaren modalitateak testuinguruan kokatzen dira, eta, ondotik, espedientatutako 1.086 pertsonen errolda aurkezten da, kontsultatu nahi den fitxara azkar sartzeko aukera ematen duen aurkibidearekin.