Uztailean baino hiru langabetu guttiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan abuztu hondarrean. Zehazki, 665 dira izena emandakoak. Arlo gehienetan berdintsu mantendu da langabetu kopurua, baina zerbitzuetan zertxobait goiti egin du, 491 langabetutik 498 langabetura igo baita (+7). Industrian lau langabetu guttiago daude (109), eraikuntzan hiru guttiago (23), nekazaritzan lau guttiago (18) eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean bat gehiago (17). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.