Eskulangileen azokak antolatu ditu Argitsuk larunbatean Lesakan eta igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021eko irailaren 2a

Argitsuk antolatutako azokak izanen dituzte larunbatean Lesakan eta igandean Elizondon.

Argitsu artisau elkarteak antolatuta, eskulangileen azokak izanen dituzte larunbatean Lesakako plazan eta igandean Elizondoko Txokoto auzoan. 10:00etatik 14:00etara inguruko eskulangileen produktuak ikusgai eta erosgai izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun