Hirugarren mailako lehen partida igande eguerdian jokatuko du Beti Gaztek Durangon

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 3a, 08:00

Hirugarren mailako lehen partida Durangon jokatuko du Beti Gazte futbol talde nagusiak igande eguerdian.

Baztan futbol taldeak Giltxaurdin lehen partida jokatuko du larunbatean eta Doneztebe Oteizan ariko da.

2021-2022 denboraldia berezia izanen da Beti Gazteko futbol talde nagusiarentzat, lesakarrak lehen aldiz ariko baitira hirugarren mailan. Igande eguerdian dute hitzordu historikoa Durangon. Nafarroako maila autonomikoan, berriz, bigarren jardunaldia jokatuko dute Baztanek eta Doneztebek, lehen garaipenaren bila. Baztandarrek Giltxaurdin jokatuko dute larunbatean eta doneztebarrek Oteizan igandean. 

FUTBOLA

Hirugarren maila

  • Cultural Durango – Beti Gazte, igandean 12:00etan Durangoko Tabiran.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan – CD Fontellas, larunbatean 18:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Idoya - Doneztebe FT, igandean 18:30ean Oteizako Iturtxipian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun