Eskualdeko pilotari gaztetxoak nagusi Ola sagardotegiko XX. pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 31a, 11:00

Joan den urteko geldialdiaren ondotik, aurten berriz pilota txapelketa antolatu dute Irungo Ola sagardotegian. Abuztuaren 20an hasita Baztango Txaruta, Doneztebeko Erreka, Lesakako Arkupe, Bortziriak, Oiartzungo Oiarpe eta Errenteriako pilota eskoletako gaztetxoek parte hartu dute eta finalak igande arratsaldean jokatu zituzten. Eskualdeko pilotariak nagusitu ziren. Ikusi hemen emaitzak. (Argazkiak: Ola sagardotegia).

Benjaminaurrekoak 14 tantotara

  • Eñaut Zubieta eta Beñat Goñi (Bortziriak) 10 - Enaitz Elizalde eta Iñaki Leiza (Erreka) 14

Benjaminak 16 tantotara

  • Amets Madariaga eta Ander Etxegarai (Bortziriak) 16 - Oier Elorga eta Aritz Agesta (Txaruta) 7

Kimuak 18 tantotara

  • Mattin Leiza eta Mikel Ezkurra (Erreka) 18 - Eneko Prim eta Julen Elizainzin (Txaruta) 14

Infantilak 20 tantotara

  • Oier Prim eta Arkaitz Goienetxe (Txaruta) 20 - Aimar Otxandorena eta Unax Bereau (Arkupe) 15

Kadeteak 22 tantotara

  • Iker Sagardia eta Ugatz Apeztegia (Txaruta) 6 - Manex Olaitz eta Mikel Leonet (Oiarpe) 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun