Doneztebek etxean berdindu eta Baztanek Agoitzen galdu egin dute denboraldiko lehen futbol partidan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 30a, 08:00

Doneztebe futbol taldeak lehen puntua lortu du Maila Autonomikoan.

Nafarroako maila autonomikoko ibilbidean lehen puntua lortu du Doneztebek, etxean hiruna berdindu ondotik. Bi goleko aldearekin irabazten hasi arren, gibeletik ere izan zen Doneztebe eta azken minutuetan berdintzea lortu zuen. Beraz, ontzat eman daiteke puntua. Baztan Futbol Talde nagusiak aldiz galdu egin zuen Agoitzen. Taldera bueltatu den Jabier Urrutiaren golarekin aitzineratu ziren baztandarrak, baina agoiztarrek buelta eman zioten markagailuari (2-1).

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Aoiz 2 – CD Baztan 1 (Javier Urrutia)
  • Doneztebe FT 3 (Enaitz Iriartek 2 eta Mikel Retegi) – CD Zirauki 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun