Presoen aldeko Nafarroako Itzulia Lesakatik abiatuko da irailaren 29an

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 29a, 13:00

Iazko udan Baztanen presoen alde egindako martxa bateko argazkia.

Urriaren 2an Iruñea izanen du helmuga 96 ordu eta 350 kilometroko itzuliak.

Sarek antolatuta, heldu den irailaren 29an abiatuko da euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko Nafarroako Itzulia. Lesaka izanen du abiapuntu eta gau eta egunez, 96 orduz, 350 kilometroko ibilbidea osatuko du. Urriaren 2an Iruñea izanen du helmuga.

Eskualdeko hainbat herritatik pasatuko da: Lesaka, Igantzi, Sunbilla, Doneztebe, Urrotz, Beintza-Labaien eta Saldias ukituko ditu ibilbideak. Herritarrei parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun