Ttipi-Ttapak lan-poltsa osatzeko kazetariak behar ditu

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 29a, 12:00

Interesatuek curriculuma info@ttipi.eus helbidera bidali behar dute irailaren 14a baino lehen.

TTIPI-TTAPAk lan poltsa osatzeko kazetariak behar ditu. Kazetaritza, Ikus-entzunezkoen Komunikazioa edo Euskal Ikasketak gradua eta EGA edo baliokidea den euskara maila izatea baloratuko da.

Horrez gain, kazetaritza lanetan esperientzia izatea, InDesign programa erabiltzen jakitea eta gidatzeko baimena eta autoa izatea ere kontuan hartuko dira.

Interesatuek curriculuma info@ttipi.eus helbidera bidali beharko dute irailaren 14a, asteartea, baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun