Nafar Lansarearen eskutik, hainbat ikastaro antolatu dituzte Baztan-Bidasoan askotariko lanetan trebatzeko eta hizkuntza berriak ikasteko, bertzeak bertze.
- Frantses ikastaroa Elizondon: Irailaren 7tik urriaren 4ra 40 orduko frantses ikastaroa izanen da Arizkunenea Kultur Etxean, 10:00etatik 12:00etara. Hutsetik hasiko dira eta oinarrizko komunikazio gaitasunak landuko dituzte.
- Askotariko lanetarako prestaketa Lesakan: Irailaren 13tik urriaren 4ra arte askotariko lanetarako ikastaroa eginen dute Alkaiaga industrialdean, 09:15etik 14:30era. AGEFOR enpresaren eskutik, kargarako eta garraiorako beharrezko gaitasun eta edukiak, biltegiratzeari dagozkionak, arriskuen prebentzioa... landuko dituzte.
- Ingeles ikastaroa Donezteben: Irailaren 14tik abenduaren 21era, astearte eta ortzegunetan, ingeles saioak izanen dituzte Donezteben. 09:30etik 11:00etara B2 maila lortzeko prestatu nahi dutenentzako klaseak izanen dira eta 11:00etatik 12:30era A2 mailaren bueltan dabiltzatenak.
- Komunikazio digitalean trebatzeko saioak Lekarozen: Irailaren 20tik urriaren 1era 30 orduko komunikazio digitalean trebatzeko ikastaroa eginen dute Lekarozko aterpean 09:15etik 12:30era. Internet bidezko komunikazioa, telelana, tresna digitalak... landuko dituzte.
- Zerbitzarien lanaren nondik norakoak lantzeko ikastaroa Lekarozen: Irailaren 21etik azaroaren 26ra zerbitzariendako ikastaroa eginen dute Lekarozko aterpean 09:15etik 14:30era. Zerbitzatzeko prestaketaz gain, oinarrizko sukaldaritza saioak ere emanen dituzte.
Ikastaro hauei buruz informazio gehiago lortzeko edo izena emateko Nafar Lansareko webgunera jo dezakete interesdunek. Urritik aitzinera ikastaro gehiago aterako dituzte.