«Eskualdea berpiztu eta bazterrak astintzeko» dinamika martxan da Mendialdean. Eskualdeko hainbat gaztek sortutako taldeak gazte martxa eginen du larunbat eta igandean, Donezteben hasi eta Arantzan bukatuko dena.
Abuztuaren 28an Doneztebeko Zineman elkartuko dira 10:00etan eta bertan izanen dute lehenbiziko jarduera; Altsasuko auzian prozesatutako bi gaztek Muntai polizialetik elkartasun uholdera hitzaldia emanen dute. Ondotik, martxa hasiko da eguerdian. 17:00etan Arantzara ailegatuko dira eta bertan herri kirolak, Desobedientzia bideak mahai-ingurua eta sukaldaritza tailerra eginen dituzte 21:00ak arte. 21:30ean afaria eta afalostea izanen dute, Olaia Iantzik girotua.
Abuztuaren 29an Ta Mendialdean zer? mahai-ingurua izanen dute 11:00tan. 14:00etan bazkaria eginen dute eta bingo musikatua ondotik. Asteburuari akabera emateko, Pleura taldearen kontzertua izanen dute 17:00etan.
Parte hartzeko txartelak salgai jarri dituzte Elizondoko Intza ostatuan, Lesakako Arranon, Doneztebeko Titi ostatuan eta Leitzako Txokon. Asteburu osoko bonuak 25 euro balio ditu eta igandekoak bakarrik 10 euro.