Joan den urtean bertan behera geratu zen ospakizuna osasun egoerarengatik, baina aurten gogotsu bueltatuko da Artzain Eguna. Sei artzain eta zazpi artzain zakurrek parte hartuko dute lehiaketan;
- Antonio Alustiza eta Aske, Aresokoak (pasa den edizioko irabazleak)
- Antonio Alustiza eta Ttiki, Aresokoak
- Jorge Oteiza eta Lagun, Oronoz-Mugairikoak
- Jexus Razkinena eta Mendi, Etxarri Aranazkoak
- Javier Fernandez eta Txikito, Otanokoak
- Antonio Uharte eta Argi, Uharte Arakilgoak
- Aritz Ganboa eta Txistu, Arruazukoak
Artzain Zakurren txapelketaz gain, Nafarroako Ardi Latxen XL. gasna lehiaketa ere eginen dute igandean, 10:30etik 14:30era Uharte Arakileko frontoian.
Edizio berezia izanen da aurtengoa eta koronabirusaren aurkako neurriak hartzea ezinbestekoa izanen da, horregatik, bertaratzen direnen erantzukizunari dei egin diote antolatzaileek, osasun neurriak betetzeko konpromisoa har dezaten.