Gertaeraren berri gaur eman badute ere, atxiloketa abuztuaren 3an gertatu zen Lizuniagako pasabidean. Polizia iturri horien arabera, Donezteben familiarekin bizi den herritar aljeriar bati hainbat maleta konfiskatu zizkioten 110 tabako-kartoirekin (11.220 eurotan baloratuak). Espainiako eta Frantziako poliziek egin zuten ikerketa bateratu baten ondorioz gauzatu zen atxiloketa eta «legez kanpoko immigrazioaren aldeko eta kontrabandoko delituak» egotzi dizkiote atxilotuari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.