Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak 199.979 euroko dirulaguntza bideratuko du Nafarroa Ezagutu Sareko naturguneetan eta ibilbideetan jarduerak bultzatu, lanpostuak sortu eta tokiko garapena sustatzeko. 21 proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdira eta 13 aukeratu dituzte, horietatik bederatzi tokiko erakundeek sustatuak eta lau irabazi-asmorik gabekoek sustatuak.
Eskualdean bi proiektuk jasoko dituzte dirulaguntzak. Alde batetik, Zugarramurdiko kobazuloak 25.000 euro jasoko ditu leizea bisitatzeko ibilbidea handitu eta hobetzeko. Bertzalde, Cederna Garalurrek aurkeztutako Bidasoko Bide Berdearen proiektuak 7.754 euro hartuko ditu bideko tunelen segurtasun eta ikusgaitasuna hobetzeko.
Ezagutza Sarea
50 kolektibo, eragile eta udal biltzen dituen elkartea da Nafarroa Ezagutu Sarea. Espazio hauen garapena sustatzea du helburu, ekonomia, gizartea eta ingurumena ardatz hartuta. Nekazaritza-lurraldeetako aisialdia, garapen ekonomikoa eta bertako produktuen sustapena bilatzen du.