Nafarroako binakako aizkora txapelketan Iker Vicente eta Iban Resano, Jon Rekondo (Leitza) eta Eneko Saralegi, eta Julen Kañamares eta Joxean Etxeberria (Ziga) ariko dira. Sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako ebaki beharko dituzte.
Nafarroako harri jasotze txapelketan Josetxo Urrutia (Leitza) eta Albaro Zugarrondo arituko dira. Bi minutuko txandak egin beharko dituzte 135 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin.